XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Harek erakutsi zautan ene gaitzaren sendagailua eta hari esker naiz oraino bizi.

Huna zer nuen egin.

Odolki egosteko panderu haundi baten bete ur irakin-arazten duzu eta hartan ezartzen erramu benedikatutik zonbait aldachka, baratchuri zahar osto zonbait eta erromani ondo batzu.

Panderu hura tapatzen duzu arbi hetako saski kozkor batekin.

Zehorre jartzen zare biluz gorririk saski haren gainean eta ongi ongi inguratzen zare oheko estalki zonbaitekin.

Ephe laburrak barne, izerdi uharrak abiatzen dira bizkarra behera eta zure eritasuna urak eremaiten du.

Ez zen den gutienekorik dudatzen, gaizo Batita, haren sendagailua aspalditik hedatua dela, ez balinbada ere artzen panderu eta saski pottorrekin.

Eztularen kontra aholkatua da idi-mihi ura.

Bertze frango belarkiekin saldak moldatzen dituzte eskualdunek bainan belar horiek ezagutucheak dira jadanik leku gehienetan.

Hala nola: Kamomila, gerezi buztana, meliza, tilura, lizar ostoa, gaziz ostoa, chendena belharra, menda, edo oraino koskana, hau izpitu pochi batekin.

Ote sistako batetarik maiz zorne bat ethortzen da.

Ez bada kasurik emaiten, zorne harek bere inguruak kutsatzen ditu eta laster umeak egiten.

Min hortarik sendatzeko, zila-atzu, orratz goritu batekin zure bizika materiatsu guziak eta gero atchikazu bulta bat zure alderdi minbera ur gai batean, (Ur gaia erraiten diogu kurri dohan urari)....

Hortarik lekorat, ez duzu zauriaren idortzeko lana bertzerik izanen, huna zerekin: Baba ostoarekin edo belar beltzarekin edo bortz zainetako belarrarekin edo hobekienik orkatch belarrarekin.

(Hau oraino aingeru belarra deitzen dute).

Zer-nahi karramintchen artagailu gisa on dira baratchuri lehertua, tipul berotua edo esne gaina (hau bereziki mina jadanik zakartatua delarik).

Haunditsuentzat bi sendagailu bildu ditut, deus ez baitute zor bothikariotako sendagailu hobereneri.

Lehena da: Pika belarra.

Belar hau, larria eta oliotsua, guti aurkitzen da bazterretan.

Suan pochi bat guritu ondoan, ezar-azu zure haunditsuaren gainean.

Nik dautzut laster ohartuko zarela zer ondorio onak emaiten dituen.